ESKOLARTEKO 10. ESKALADA TOPAKETA 26

Calendar Diumenge, 13 de desembre del 2026

Informació de l'Esdeveniment

Diumenge, 13 de desembre del 2026

Horari: 09:30

Donostia, Gipuzkoa, Spain

Dates d'inscripció

Data d'inici: 25 de nov. del 2026, 00:00
Data de fi: 10 de des. del 2026, 23:59

Escalada Esportiva

Organitzador

Fortuna Kirol Elkartea

Inscripcions obertes

Inscripció i Tarifes

ESKOLARTEKO 10. ESKALADA TOPAKETA 26

Abenduaren 13an Eskolarteko 10. Eskalada Topaketa 2026 ospatuko da. Gipuzkoako ikasle guztiak ekitaldi honetan parte hartzera animatzen ditugu. Bertan, euren burua gainditu eta eskaladaren munduan esperientzia berri bat bizi ahal izango dute.

EGITARAUA

1- Eguna eta lekua: Abenduaren 13a, Pio Baroja Kiroldegian. Pio Baroja, 47, Donostia.

2- Partaideak eta mailak: Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutil guztiek har dezakete parte. Maila guztiak kadetetaraino, hau da, 16 urteak arte (barne).

3- Izen-ematea: Abenduaren 10a baino lehen internet bidez elkarte antolatzailean: www.cdfortunake.com. 3 € partaideko. Epetik kanpo edo egunean bertan eginez gero, 5 € partaideko. Garrantzitsua: Izen emateen muga 120 pertsonakoa da, aldez aurretik izen emateak betetzekotan, ez da egunean bertan izen ematerik izango.

4- Ordutegia:

  • Eskalada: 9:30-13:30
  • Diplomak: 13:30-14:30

5- Froga sistema eta helburua:

  • Zirkuito itxi bat egongo da.
  • Zirkuitoaren helburua haurrek eskalada modalitate guztiak probatzea izango da. Hasi abiadura eskaladarekin, (2 bide), zailtasun eskalada (3 bide), eta azkenik boulderra 7 bloke errazetik zailera.
  • Sokarekin eskalatzeko bideak (zailtasuna eta abiadura) haur kopuru maximo bat izango dute, beraz itxaroten duten bitartean boulderrean egongo dira eskalatzen.
  • Haur bakoitzak fitxa bat izango du lorpenak apuntatzen joateko, baina ez da sailkapen orokorrik egingo.
  • Helburua: eskalada ezagutzea eta praktikarekin ondo pasatzea.

6- Opariak: partaide bakoitzak kamiseta bat jasoko du.

7- Joan-etorria: Berebil partikularrak erabiltzeak, arazo desberdinak sor ditzake: segurtasunezkoa, trafikozkoa, aparkalekukoa, CO2   igorpenak, etab. Garraio kolektiboa erabili. TALDEAN GOAZ! 

8- Ezustekoak: Ezustekoren bat gertatuz gero, antolatzaileen esku egongo da zer egin erabakitzea.

9- Partaideen irudiak: Jarduera publikoa izanik, bai prentsan eta bai Federazioaren edo elkarte antolatzailearen webguneetan argitaratu ahal izango diren bideoko eta argazkiko irudiak hartuko dira. Borondatezko izen-emateak gertaera hau baita oinarrietako gainontzeko atalak ere onartzea dakar. Hala ere, umeen arduradunak argazkiak ez publikatzea eskatu dezake. Bertan edo [email protected].

10- Oharra:.Izen-emateak antolaketako baldintzak onartzea dakar berareki

Eskalada Topaketa 26
Descargar
Fortuna Kirol Elkartea
Inscripcions gestionades per: C.D. FORTUNA K.E. a través de RockTheSport