Batala Mendi Lasterketa
Información del Evento
Sábado, 27 de junio de 2026
Hora: 08:00
Lazkao, Gipuzkoa, Spain
Fechas de inscripción
Inicio: 12 mar 2026, 10:00
Fin: 19 jun 2026, 23:59
Organiza
Batala Mendi Lasterketa elkartea
Inscripción y Tarifas
Batala Mendi Lasterketa
Batala mendi lasterketa, Bakuntza aisialdi elkarteak, Urtaro Bidaiak eta Lazkaoko herritarrek elkarlanean sortutako ekimen sozial eta kirol ekitaldia da. Proiektuaren helburua kirola, kultura eta balioak uztartuz komunitate inklusiboagoa, parte-hartzaileagoa eta kohesionatuagoa eraikitzea da.
Ekimenaren ardatza Lazkaoko ingurune naturalean ospatuko den mendi lasterketa da, hiru modalitaterekin: 12 kilometroko lasterketa, 30 kilometroko lasterketa luzea eta 12 kilometroko mendi martxa oinez egiteko. Modalitate hauei esker, adin, erritmo eta gaitasun desberdinetako pertsona guztiek parte hartzeko aukera izango dute.
Batala proiektuak bereziki azpimarratzen du aniztasun funtzionala duten pertsonen parte-hartze aktiboa, inklusioa eta aukera berdintasuna sustatuz. Horretarako, ibilbide egokituak, boluntarioen laguntza eta elkarlan sare zabala jartzen dira martxan.
Kirol jarduera izateaz gain, Batala balioetan hezteko eta komunitatea indartzeko espazio bat da. Elkarlana, errespetua, zaintza, ingurumenarekiko konpromisoa eta euskararen erabilera dira proiektuaren oinarri nagusiak.
Azken finean, Batala ez da lasterketa bat soilik; komunitatea elkartzeko, partekatzeko eta guztion artean bidea eraikitzeko ekimena da.
“Kirolean ere ahots guztiak entzun daitezen”