56. PASEO BERRIKO IGERIALDIA
Informazioni sull'Evento
Sabato 15 agosto 2026
Orario: 12:00
Donostia, Gipuzkoa, Spain
Date di iscrizione
Data di inizio: 11 giu 2026, 12:00
Data di fine: 12 ago 2026, 12:00
Organizzatore
C.D Fortuna K.E
Registrazione e Tariffe
56. PASEO BERRIKO IGERIALDIA
Igeriketa / Abuztuak 15
1999an, Fortuna Kirol Elkarteak berreskuratu zuen Fortuna berak 1930ean Printzearen Pasealekua eta 1931n Errepublikaren Pasealekua izenarekin hasitako zeharkaldi zaharra. Espainiako Gerra Zibilak eten ondoren, Amaikak Bat kirol elkarteak antolatuta, José Antonioren Pasealekuaren Zeharkaldiaren izenarekin berreskuratu zen, 1949tik 1971ra.
1999an, Fortuna Kirol Klubak probaren antolaketari ekin zion berriro, Donostian kirol herrikoia sustatzeko ahaleginean, eta gaur egun Pasealeku Berriko igerialdia bezala ezagutzen dugu. Ibilbidea Zurriola hondartzan hasten da eta Kontxa hondartzan amaitzen da, 2.959 metroko distantzia egin ondoren.
.
Informazio gehigarria - Absolutoa
- Dortsal eta Txip banaketa: Kontxako hondartzako erlojuen ondoan 9:etatik 11:15etara.
- Irteera: 12:00etan Zurriolako hondartzatik.
- Distantzia: 2.959 metro.
- Autobusa: Miramar kalea, askatasun etorbidearekin. Hegalak aldamenean. Ordutegia, lehenengoa 10:30etan eta azkena 11:20etan.
- Buiak: denera 10 buia egongo dira, denak ezkerrean utzi behar dira, ahoz behera gaudela.
- Sari banaketa: 11:45etan Kontxako hondartzako pasealekuan.
- Gogoratu debekatua dagoela edozein motatako ERLOJUREKIN igeri egitea.
- Antolatzaileak banatutako txanoarekin partehartzea beharrezkoa da.
- Parte hartzaileek bi besoetan dortsal zenbakia idatzita eraman beharko dute.
- Baja: lesio edota pisuzko arrazoiengatik, 6,00€ko atxikipena
ezarriko da (azken eguna abuzuaren 1a). Medikuaren ziurtagiria aurkeztuta, izenemate osoa
bueltatuko da (azken eguna abuztuaren 9a). Eskaerak, e-posta bidez ([email protected]).
Informazio gehigarria - Infantila
- Dortsal eta Txip banaketa: Kontxako hondartzako erlojuen ondoan 9:etatik 10:30etara .
- Irteera: 11:00etan Nautiko ondoko eskaileretatik.
- Distantzia: 650 metro.
Sari banaketa: 13:45etan Kontxako hondartzako pasealekuan.
- Gogoratu debekatua dagoela edozein motatako ERLOJUREKIN igeri egitea.
- Antolatzaileak banatutako txanoarekin partehartzea beharrezkoa da.
- Parte hartzaileek bi besoetan dortsal zenbakia idatzita eraman beharko dute.
- Baja: lesio edota pisuzko arrazoiengatik, 6,00€ko atxikipena
ezarriko da (azken eguna abuzuaren 1a). Medikuaren ziurtagiria aurkeztuta, izenemate osoa
bueltatuko da (azken eguna abuztuaren 10a). Eskaerak, e-posta bidez ([email protected]).