Aloñako Igoera 2026

Calendar Domenica 26 aprile 2026

Informazioni sull'Evento

Domenica 26 aprile 2026

Orario: 09:30

Onati, Gipuzkoa, Spain

Date di iscrizione

Data di inizio: 17 gen 2026, 10:00
Data di fine: 23 gen 2026, 20:00

Trail

Organizzatore

ALOÑAKO IGOERA KULTURA ETA AISIALDIRAKO ELKARTEA (20560 Oñati - G75188201)

Iscrizioni chiuse

Registrazione e Tariffe

Aloñako Igoera 2026

IZEN-EMATEAK

Gogoratu, aurten, dortsal banaketa zozketa bidez burutuko ditugula, 80 dortsal Oñatiarren artean zozketatzeko eta ondorengoak beste guztien artean. Zozketaren nondik norakoak eta lasterketaren inguruko informazio guztia Aloñako web orrian aurkituko duzue.  

ZOZKETA
Urtarrilaren 23an izengo da, ondoren gure sare sozialetan egingo dugu publiko. Dortsal bat eskuratu duen korrikalariak Rockthesport-en izenean email bat jasoko du ordainketa egiteko (Urtarrilaren 27tik 31ra)

BAJA EMATEAK

Izen ematea bertan behera utzi nahi izanez gero, antolakuntzarekin harremanetan jarri beharko da. Honakoak dira baja eta itzulera epeak:

  • Baja hilabete (edo denbora gehiago) lehenago komunikatuz gero, inskripzio kostu osoa itzuliko da (gestio gastuak kenduta), beti ere, itxaron zerrendatik ordezko korrikalari bat sartzea lortzen bada.
  • Baja antolakuntzari hilabete eta 15 egun artean komunikatuz gero, inskripzio kostuaren %50a itzuliko da, beti ere, itxaron zerrendatik ordezko korrikalari bat sartzea lortzen bada.
  • Baja lasterketa egunerako 15 egun edo gutxiago faltan komunikatzen bada, ez da inskripzio kostua itzuliko.

Antolakuntzak lasterkari baten baja eskaera jasotzen duenean, itxaron zerrendatik beste bat sartuko du, izen-ematearen hurrenkera berean.

IBILBIDEA
Aloñako Igoera, Aizkorri-Aratz parke naturalean, altuera ertainean egindako mendi lasterketa da, Artzanburu gaina (1365 m) puntu altuena duelarik.  
Oñatiko erdigunetik (230m) Urtiagainera, asfaltozko bidetik abiatuko gara, segituan, baso pistetan barrena sartuz. Urtiagainetik Belarrera doan bidexka hartuaz bat, maldak gogorragoak bihurtuko dira. Belarretik Aloñako tontorrera (1238m), altuerako larretan zehar maldan gora joango gara, uneoro tontorra begi bistan izango dugularik.  
Behin Aloñako gurutzera iritsita, lasterketako atal teknikoari ekingo diogu Aloñako mendizerran barna Buetraiz, Akaitz, Arriurdiñ eta Artzanburu tontorrak gaindituz.  
Behin Artzanburuko tontorra igota, Aloñako ipar aurpegitik doan meatzarien bide zaharrean behera eginda iritsiko gara helmugara, Oñatiko Plazara.  

ALOÑAKO IGOERA KULTURA ETA AISIALDIRAKO ELKARTEA (20560 Oñati - G75188201)
Iscrizioni gestite da: Kronoak a través de RockTheSport
    Aloñako Igoera 2026 a onati il 26 aprile 2026 - RockTheSport