Antxintxika Triatloi Txikia 2026
Informazioni sull'Evento
Domenica 7 giugno 2026
Orario: 09:00
Lizaria Kalea, 902, Vergara, Gipuzkoa, Spain
Date di iscrizione
Data di inizio: 13 apr 2026, 20:00
Data di fine: 4 giu 2026, 22:00
Organizzatore
Antxintxika Triatloi Taldea
Registrazione e Tariffe
Antxintxika Triatloi Txikia 2026
Antxintxika Triatloi Taldea egunetik egunera hazten doan taldea da. Gure filosofiaren ardatz nagusia kirolean partehartzea bultzatzea eta triatloia ezagutaraztea izanik, ekainaren 7an “Antxintxika Triatloi Txikia” probaren IX. edizioa antolatzea erabaki dugu.
Gure ikuspuntutik kirolak hainbat onura ditu gaztetxoenentzat. Alde batetik, onura sozialak daude. Horien artean lagunak egitea, talde baten barnean lan egiten ikastea eta erronkei aurre egitea. Arrakasta eta porrotak aztertzen eta emozioak kontrolatzen ere laguntzen du kirola egiteak.
Onura fisikoei begira, kirola osasuntsua dela argi ezaguna da. Haurrek beraien trebetasuna eta koordinazioa garatzeko tresna baliagarria da, eta bizi eredu osasungarri bat barneratzen laguntzen die.
Azkenik, onura psikologiko eta moralak aztertuz, haurrek arauak betetzearen garrantzia ulertarazten laguntzen du kirolak, baita besteak errespetatu eta norberarekiko konfiantza garatzen ere. Garbi jokatzen eta erabaki moral eta etikoak hartzeko erraztasuna garatzen lagunduko die ere kirolak.
Triatloia geroz eta ezagunagoa den kirol bat da. Hiru kirolen batura denez (igeriketa, txirrindularitza eta korrika) kirol betea dela esan genezake. Beraz, hiru aldiz dibertigarriagoa eta aberasgarriagoa. Antxintxikak froga txiki honekin haurrei triatloia ezagutaraztea nahi du, umeen dibertsioari lehentasuna emanez, noski.
1 PROBA
Ahalik eta partaide gehien gerturatzeko asmoarekin bi modalitate bultzatzea pentsatu dugu. Partaideek triatloia OSORIK edo ERRELEBOKA egiteko aukera izango dute.
Honela, hiru irteera egongo dira kategoriaka banatuak: benjaminak, alebinak eta infantilak. Kategoria bakoitzak bere irteera izango du eta irteera berdinean joango dira bai neska, bai mutil (berdintasuna bultzatzeko helburuarekin), baita triatloia osorik edo erreleboka korrituko dutenak. Aurkezpenean azaldu den bezala, probaren helburua triatloia sustatzea da, ez konpetizioa, horregatik, benjaminen kasuan, lasterketa neutralizatuta joango da azken momentu arte.
SARIAK: Ez dira saririk banatuko. Oroigarriak egongo dira guztiontzat.
Kategoriaka egin beharreko distantziak honako hauek dira:
|
ADINA |
IGERI |
BIZIKLETA |
KORRIKA |
|
Benjamin |
50m |
2000m |
500m |
|
Alebin |
100m |
4000m |
900m |
|
Infantil |
150m |
4000m |
1800m |
1.1 IBILBIDEA
1.1.1 Igeriketa segmentua
Segmentu hau Bergarako Udal igerilekuan egingo da. Bertan, igeritokiko 7 erreil beharko genituzke eta, gutxienez, bi pertsona izango ditugu buia lanak eta zaintze lanak egiteko.
Horrela, uretako segmentuan neska-mutilek izango dituzten bi buiak ezkerrean utzita pasa beharko dira ibilbidea eginez. Igerilekuko atea (kanpoko igeritokiekin elkartzen duena) zabalik egongo da, eta modu horretan Ipintza institutuan kokatuta izango den boxetara helduko dira, bi guneak komunikatuko dituen korridore baten bitartez.
1.1.2 Txirrindularitza segmentua
Bizikleta segmentuan trafiko 2 karril itxita izango ditugu segurtasun guztiarekin burutu dadin proba. Institutuan kokatuta egongo diren boxetatik zubieta kalera joango dira igartua bizikleta denda parerarte. Han bira eman eta buelta egingo dute, berriz ere trantsizio guneraino.
1.1.3 Korrikako segmentua
Boxetatik irten eta futbol zelaira joango dira gazteak. 1,2 eta 4 bira emango diote futbol zelaiari adinaren arabera.
2 ARAUTEGIA
Beharrezko material zerrenda:
Igeri egiteko: Bainujantzia, txapela eta betaurrekoak
Bizikletarako: Bizikleta (mountain bike zein errepideko bizikletak egongo dira baimenduta), kaskoa, kamiseta.
Korrika egiteko: Korrikako zapatilak, kamiseta.
Uretara sartu aurretik boxetan utzi beharko dira ondorengo gauzak:
Bizikleta , Kaskoa Korrikako eta bizikletako zapatillak Kamiseta dortsalarekin
Uretara sartzerakoan behar den materiala:
Igeriketako txapela Betaurrekoak (behar izanez gero) Bainujantzia
Uretatik irtetzerakoan eta bizikleta hartzean: Betaurrekoak eta txapela kaxan edo lurrean utzi Kaskoa jantzi eta lotu, LEHENDABIZI Zapatilak jantzi Dortsala edo dortsala eramango duzuen kamiseta
Bizikletako segmentuan: Oso garrantzitsua da bizikletan antolakuntzak erraztutako karrila errespetatzea. Kontrako norantzan sartzen dena DESKALIFIKATUA IZANGO DA!!!
Bizikletatik iritsi eta korrika hasteko: Bizikleta bere lekuan utzi Kaskoa ezin da KENDU, bizikleta bere tokian utzi arte Bizikletako zapatilak utzi eta korrikakoak jantzi
3 ORDUTEGIA
Proba eguneko ordutegia honako hau izango da:
9:00 🡪 Parte hartzaile guztiak Bergarako udal igerilekura gerturatu eta dortsala jaso.
9:00 – 9:45 🡪 Kirol Material guztia boxetan kokatu, bakoitzak bere tokian.
9:45 – 10:15 🡪 Probaren Briefing-a. Igeritokiko proiekzio gelan triatloira sarrera bat egingo zaie. Bertan probako arauaku azalduko zaizkie eta gure kirolaren alde politenak ezagutaraztera eman. Kirol honetan erabiltzen den materiala ere erakutsiko diegu.
10:15 – 10:30 🡪 Partaideak irteerarako prestatzeko ordua. Parte hartzaileei igeritokiko instalakuntzetan aldatzeko aukera emango zaie. Horretarako, gizon/emakumeendako dauden bi aldageletako bat beharko da espreski beraientzat.
10:30 🡪 Benjaminen irteera.
11:00 🡪 Alebinen irteera.
11:30 🡪 Infantilen irteera.
11:00 – 13:00 🡪 Parte hartzaileei igeritokiko instalakuntzetan dutxatzeko aukera emango zaie. Horretarako, gizon/emakumeendako dauden bi aldageletako bat beharko da espreski beraientzat.
SEGURTASUNA ETA UDAL BAIMENAK
Segurtasuna probaren arlo garrantzitsuenetarikoa da; horregatik, udaletxearen baimen guztiekin kontatuko dugu. Udaltzainekin koordinazioan jardungo dugu trafikoarekin arazorik ez izateko. Honez gain, anbulantzia bat ere izango da istripuren bat gertatuz gero asistentzia eman dezan, eta errespontsabilitate zibileko segurua ere izango dugu.
4 LAN TALDEA
Antxintxika Triatloi Taldeak 20 boluntarioko lan talde bat osatuko du, gutxienez, probaren bilakaera ona bermatu ahal izateko.