Baldintza eta kondizioak
Kontratazio-baldintza orokorrak
OROKORRAK
Baldintza orokor hauek NUONET GESTION S.L.-k (hemendik aurrera Nuonet), C/ Labiano 1-3 beheko solairuan domiciliatua, 31006 Iruñea (Nafarroa) Espainia, IFZ B-31876477, Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribatua 1215. liburukian, 12. orrialdean, NA-24277 orrian, rockthesport.com portalaren bidez guneko erabiltzaile guztiei (hemendik aurrera, Erabiltzailea) eskaintzen dizkien produktu eta zerbitzuak arautzen dituzte.
Portalaren bidez Nuonetekin kontratatzeak ezinbestean baldintza orokor hauen irakurketa eta osotasunean eta erreserbarik gabe onarpena dakar, zerbitzuen prestazioko baldintzak arautuko dituztenak direlarik. Haiek onartuz, erabiltzaileak aitortu eta adierazten du kontratu hau gauzatzeko indarreko legegintzak eskatutako gaitasun legala duela. Nuonetek baldintza berezi batzuk ezartzeko aukera gordetzen du zenbait zerbitzu eta/edo produktutarako; halakoetan, baldintza partikularrak orokorraren gainetik egongo dira. Bezeroei jakinarazten zaie portaleko kontratazio-baldintza orokorrak gaztelaniaz soilik eskaintzen direla eta onartutakoan, Nuonetek horretarako kontratatutako zerbitzarietan artxibatuko direla.
XEDEA
Baldintza orokor hauek erabiltzaileek Nuonet enpresak rockthesport.com gunean eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen kontratazioa arautzen dute.
PRODUKTU ETA ZERBITZUEN DESKRIBAPENA
Erabiltzaileak rockthesport.com webgunean eskaintzen den produktu eta zerbitzu bakoitzaren ondoan horren deskribapen zehatza eta bere ezaugarriak aurki ditzake. Nuonetek guneko produktu eta zerbitzuen eskaintzan eragin dezaketen zenbakia, kopurua, prestazioak eta ezaugarriak, irismena, edukia, prezioa, eskuragarritasuna eta orokorrean edozein inguruabar aldatzeko aukera gordetzen du.
PREZIOA
Zerbitzu bat "ordainpeko zerbitzu" gisa katalogatuta dagoen bakoitzean, erabiltzaileak haren deskribapena ondoan agertzen den zenbatekoa ordaintzeko konpromisoa hartzen du. Nuonetek jakinarazten du Webgunean agertzen diren prezio guztiek, kontrakoa adierazi ezean, legez dagokion ehunekoan Balio Erantsiaren Gaineko Zerga gehitu beharko dutela. Nuonetek produktu eta zerbitzuen prezioa edozein unetan aldatzeko eskubidea gordetzen du.
Nuonetek erabiltzaileei jakinarazten du ezinbesteko baldintza dela erabiltzaileak zerbitzua prestatu aurretik haren prezioa ordaintzea, eta zerbitzuaren benetako prestazioa ordainketa horren mende dagoela.
Erabiltzaileak Nuoneti zerbitzu edo produktu baten ordainetan zor dion kopururen bat ordaintzen ez badu, Nuonetek zerbitzu hori aldi baterako eteteko eskubidea gordetzen du, edozein unetan behin betiko eteteko eskubidea gordez.
Erabiltzaileek ordainpeko ekitaldietara egindako izenentzako dagokionez, Nuonetek ohartarazten du kudeaketa-gastuei dagokion zenbatekoa kendu ondoren, gainerakoa automatikoki ekitaldien antolatzaileei transferitzen zaiela. Rockthesport.com gunea erabiltzaileei kirol-ekitaldiak antolatzeko jarritako plataforma teknologiko hutsa da, antolatzaileak izanez erantzule bakarrak.
DATUEN BABESA
Nuonet Gestión S.L.-k (hemendik aurrera Nuonet) Bezeroak emandako datuak Pribatutasun Politikaren arabera tratatuko ditu, web honetan kontsulta daitekeena.
5.1 Informazioa erabiltzaile/kirolariendako:
Nuonetek, 2016ko apirilaren 27ko (UE) 2016/679 Erregelamenduaren 13 eta 14. artikuluetan ezarritakoa betez, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari buruz, honako puntu hauei buruz jakinarazten dizu.
Zer datu pertsonal biltzen ditugu?
Erabiltzaileak eman ditzakeen datu pertsonalak:
- Zure identifikazio-datuak (adibidez, zure izena, abizena, hizkuntza eta gurekin elkarreragiten duzun herrialdea, harremanetan jartzeko datuak, etab.);
- Informazio komertziala (adibidez, gure newsletterrari harpidedunak bazara), erabiltzailearen aurretiko baimenarekin.
- Zure gustuei eta hobespenei buruzko datuak.
- Gurekin partekatzea erabakitzen duzun beste edozein informazio edo datu.
Zergatik eta zertarako tratatzen ditugu zure datuak? - Tratamenduaren helburuak
Helburuen arabera, datu batzuk edo besteak tratatu beharko ditugu, eta orokorrean, kasuen arabera, honakoak izango dira:
- Plataformako erabiltzaile gisa zure erregistroa kudeatzea; Zure datuen tratamendua beharrezkoa da Plataformaren erabilera arautzen duten baldintzak betearazteko...
- Salmenta edo zerbitzu-kontratuaren garapena, betetzea eta exekuzioa; Zure datuen tratamendua beharrezkoa da gurekin lotzen zaituen salmenta edo zerbitzu-kontratuaren exekuziorako...
- Bezero-arreta; Jarri zaizkigun eskaerak edo kontsultak artatzeko interes legitimoa dugula uste dugu...
- Marketina; Marketin helburuetarako zure datuak tratatzeko oinarri legitimoa ematen diguzun baimena da...
- Erabilgarritasun eta kalitate-analisia; Plataformaren erabilgarritasuna aztertzeko interes legitimoa dugula uste dugu...
Erabiltzaile gisa izenemate ondorioz lortutako datu pertsonalak Jarduera eta Tratamendu Eragiketen Erregistroaren (RAT) parte izango direla jakinarazten dugu...
Baimena eman bada, erabiltzaileari horren itzultzeko aukera jakinarazten zaio...
Zein da zure datuen tratamendurako zilegitasuna?
Zure datuen tratamendua oinarri legal hauetan oinarri daiteke:
- Interesdunaren berariazko baimena...
- Interesdunaren berariazko baimena informazio komertziala bidaltzeko.
- Iruzurra prebenitzeko legezko betebeharren betetzea...
Zenbat denbora gordetzen ditugu zure datuak?
Deskribatutako helburuetarako datuen tratamendua bilketa-helburua betetzeko beharrezkoa den denboran zehar mantenduko da...
Zer hartzailek jasotzen dituzte zure datuak?
Orokorrean, NUONETek ez ditu datu pertsonalak hirugarrenei lagako, legeak hala eskatzen duen egoeretan salbu...
Jakinarazten dizugu parte hartu nahi duzun ekitaldia aukeratzen duzunean zure datuak kirol-ekitaldiak sustatzen dituzten enpresek, klubek edo erakundeek biltzen dituztela...
Non gordetzen dira zure datuak?
Orokorrean, datuak EBaren barruan gordetzen dira...
Zein eskubide dituzue eta nola erabili ditzakezu?
Erabiltzaileek sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta aurkakotza-eskubideak erabili ahal izango dituzte...
Eskubide hauek erabiltzeko, erabiltzaileak idatzizko komunikazioaren bidez jo beharko du...
Eskubideak erabiltzeko [email protected] helbidera ere idaz diezagukezu...
Jartzen dizugun beste komunikazio-bide bat gure Datuak Babesteko Ordezkariaren bidea da: [email protected]
Era berean, tutela judizial eraginkorrerako eskubidea duzu eta AEPDren aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea ere bai.
Nor da emandako datuen zehaztasunaren eta egiazkotasunaren erantzule?
Erabiltzailea da sartutako datuen egiazkotasun eta zuzentzaren erantzule bakarra...
Nola tratatzen ditugu adingabeen datu pertsonalak?
Arau orokor gisa, NUONETek ez ditu adingabeen datuak bere zerbitzuetan erabiltzen...
Zein segurtasun-neurri aplikatzen ditugu zure datu pertsonalak babesteko?
NUONETek legez eskatutako datu pertsonalak babesteko segurtasun-mailak hartu ditu...
Nola erabiltzen ditugu cookieak?
NUONETen webguneak eta sare sozialek cookieak erabiltzen dituzte... Informazio gehiago lortzeko, ikusi gure cookie-politika.
5.2 Informazioa antolatzaileentzat:
RGPDren 24 eta 28. artikuluetan xedatutakoa betez... hirugarrenen kontura datu pertsonalak tratatzeak kontratu bat sinatzea eskatzen du...
Nuonetek tratamenduaren arduradunak diren datuetara sarbidea izateak ez du datu-komunikazioa osatuko...
Nuonetek antolatzailearen kontura, eta kontratu honetan dokumentatutako bere jarraibideak jarraituz, beharrezkoak diren datu pertsonalak tratatuko ditu...
Datu Pertsonalen Nazioarteko Transferentziak AEPDk bildutako eskakizunak betetzen badira soilik egin daitezke...
Zerbitzu-prestazioko harreman kontraktualaren suntsipena edo iraungitzeak tratamenduaren ardura duen (NUONET) datuak gordetzera behartuko du...
Antolatzaileari dagokio: inpaktu-ebaluazioak egitea, aurretiko kontsultak, betetzea zaintzea, informazio-eskubidea erraztea, tratamendua gainbegiratzea.
Nuonetek arduradunagatik ebatz ditzake interesdunen eskubideak erabiltzeko eskaerak.
Antolatzailearen kontaktua: [email protected] | Tel: 948 23 23 38 | Plataformako kontaktu-fitxa.
KIROL-EKITALDIEI BURUZ
Edozein motatako ekitaldia edo jarduera sortzen duen erabiltzaileak, "Kirolari" edo "Antolatzaile" modalitateetan, arau hauekin bat etorriz egin beharko du.
- Legez baimenduta dagoen kirol-jarduerak izan behar dute...
- Ezaugarri guztiei dagokienez datu egiazkoak eta zehatzak eman behar ditu...
- Ekitaldiaren kudeaketarako datu pertsonalak behar dituen kasuan...
- Adingabeen edo ezintasuna dutenen izena emateko aukera ematen duen kasuan...
- Edozein material grafikoren erabilera indarreko legegintzarekiko errespetuzkoa izan behar da...
ESKAINTZAREN BALIOZKOTASUNA
Kontratu-eskaintza hau ez da iraunkorra eta webgunean argitaratzeak zehaztuta dago...
JAKINARAZPENAK
Kontratu honetarako edozein inguruabarrengatik, Nuonetek erabiltzailearekin harremanetan jar daiteke edozein bidez...
ALDAKETA
Nuonetek baldintza orokor hauek erabiltzaileei aurretiazko abisu gabe aldatzeko aukera gordetzen du...
KONTRATUAREN AMAIERA
Nuonetek eta Erabiltzaileak alde bakarrean Kontratua amaitzeko ahalmena dute aitortuta...
BALDINTZEN BALIOZKOTASUNA
Baldintza hauetatik edozein klausula zuzenbidearen kontrakoa eta aplikaezinadela adierazten bada...
APLIKATU BEHARREKO LEGERIA
Baldintza orokor hauek Espainiako legegintzak arautuko ditu.
JURISDIKZIOA
Kontratu honetarako sortu daitezkeen intzidentzia guztietarako, alderdiak Iruñeko Epaitegietan eta Auzitegietan menpean jartzen dira.