56. PASEO BERRIKO IGERIALDIA

Calendar 2026(e)ko abuztuaren 15(a), larunbata

Ekitaldiaren Informazioa

2026(e)ko abuztuaren 15(a), larunbata

Ordua: 12:00

Donostia, Gipuzkoa, Spain

Izena emateko datak

Hasiera data: 2026 eka. 11(a) (12:00)
Amaiera data: 2026 abu. 12(a) (12:00)

Igeriketa

Antolatzailea

C.D Fortuna K.E

Izen-emateak itxiak

Izena ematea eta Tarifak

56. PASEO BERRIKO IGERIALDIA


Igeriketa / Abuztuak 15

1999an, Fortuna Kirol Elkarteak berreskuratu zuen Fortuna berak 1930ean Printzearen Pasealekua eta 1931n Errepublikaren Pasealekua izenarekin hasitako zeharkaldi zaharra. Espainiako Gerra Zibilak eten ondoren, Amaikak Bat kirol elkarteak antolatuta, José Antonioren Pasealekuaren Zeharkaldiaren izenarekin berreskuratu zen, 1949tik 1971ra.

1999an, Fortuna Kirol Klubak probaren antolaketari ekin zion berriro, Donostian kirol herrikoia sustatzeko ahaleginean, eta gaur egun Pasealeku Berriko igerialdia bezala ezagutzen dugu. Ibilbidea Zurriola hondartzan hasten da eta Kontxa hondartzan amaitzen da, 2.959 metroko distantzia egin ondoren.

. 

Informazio gehigarria - Absolutoa

  • Dortsal eta Txip banaketa: Kontxako hondartzako erlojuen ondoan 9:etatik 11:15etara.
  • Irteera: 12:00etan Zurriolako hondartzatik.
  • Distantzia: 2.959 metro.
  • Autobusa: Miramar kalea, askatasun etorbidearekin. Hegalak aldamenean. Ordutegia, lehenengoa 10:30etan eta azkena 11:20etan.
  • Buiak: denera 10 buia egongo dira, denak ezkerrean utzi behar dira, ahoz behera gaudela.
  • Sari banaketa: 11:45etan Kontxako hondartzako pasealekuan.
  • Gogoratu debekatua dagoela edozein motatako ERLOJUREKIN igeri egitea.
  • Antolatzaileak banatutako txanoarekin partehartzea beharrezkoa da.
  • Parte hartzaileek bi besoetan dortsal zenbakia idatzita eraman beharko dute.
  • Baja: lesio edota pisuzko arrazoiengatik, 6,00€ko atxikipena
    ezarriko da (azken eguna abuzuaren 1a). Medikuaren ziurtagiria aurkeztuta, izenemate osoa
    bueltatuko da (azken eguna abuztuaren 9a). Eskaerak, e-posta bidez ([email protected]). 

Informazio gehigarria - Infantila

  • Dortsal eta Txip banaketa: Kontxako hondartzako erlojuen ondoan 9:etatik 10:30etara .
  • Irteera: 11:00etan Nautiko ondoko eskaileretatik.
  • Distantzia: 650 metro.

Sari banaketa: 13:45etan Kontxako hondartzako pasealekuan.

  • Gogoratu debekatua dagoela edozein motatako ERLOJUREKIN igeri egitea.
  • Antolatzaileak banatutako txanoarekin partehartzea beharrezkoa da.
  • Parte hartzaileek bi besoetan dortsal zenbakia idatzita eraman beharko dute. 
  • Baja: lesio edota pisuzko arrazoiengatik, 6,00€ko atxikipena
    ezarriko da (azken eguna abuzuaren 1a). Medikuaren ziurtagiria aurkeztuta, izenemate osoa
    bueltatuko da (azken eguna abuztuaren 10a). Eskaerak, e-posta bidez ([email protected]).  
NORMATIVA 56. travesia paseo nuevo 2026
Descargar
Nota última hora
Descargar
Oharra - Paseo Berriko igerialdia
Descargar
C.D Fortuna K.E
Izen-emateak kudeatzen ditu: C.D. FORTUNA K.E. a través de RockTheSport