ESKOLARTEKO 9. ESKALADA TOPAKETA 25

Calendar 2025(e)ko abenduaren 14(a), igandea

Ekitaldiaren Informazioa

2025(e)ko abenduaren 14(a), igandea

Ordua: 09:30

Donostia, Gipuzkoa, Spain

Izena emateko datak

Hasiera data: 2025 aza. 20(a) (00:00)
Amaiera data: 2025 abe. 12(a) (23:59)

Eskalada Kirol

Antolatzailea

Fortuna Kirol Elkartea

Izen-emateak itxiak

Izena ematea eta Tarifak

ESKOLARTEKO 9. ESKALADA TOPAKETA 25

Abenduaren 14an Eskolarteko 9. Eskalada Topaketa 2025 ospatuko da. Gipuzkoako ikasle guztiak ekitaldi honetan parte hartzera animatzen ditugu. Bertan, euren burua gainditu eta eskaladaren munduan esperientzia berri bat bizi ahal izango dute.

EGITARAUA

1- Eguna eta lekua: Abenduaren 14a, Pio Baroja Kiroldegian. Pio Baroja, 47, Donostia.

2- Partaideak eta mailak: Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutil guztiek har dezakete parte. Maila guztiak kadetetaraino, hau da, 16 urteak arte (barne).

3- Izen-ematea: Abenduaren 11a baino lehen internet bidez elkarte antolatzailean: www.cdfortunake.com. 3 € partaideko. Epetik kanpo edo egunean bertan eginez gero, 5 € partaideko. Garrantzitsua: Izen emateen muga 120 pertsonakoa da, aldez aurretik izen emateak betetzekotan, ez da egunean bertan izen ematerik izango.

4- Ordutegia:

  • Eskalada: 9:30-13:30
  • Diplomak: 13:30-14:30

5- Froga sistema eta helburua:

  • Zirkuito itxi bat egongo da.
  • Zirkuitoaren helburua haurrek eskalada modalitate guztiak probatzea izango da. Hasi abiadura eskaladarekin, (2 bide), zailtasun eskalada (3 bide), eta azkenik boulderra 7 bloke errazetik zailera.
  • Sokarekin eskalatzeko bideak (zailtasuna eta abiadura) haur kopuru maximo bat izango dute, beraz itxaroten duten bitartean boulderrean egongo dira eskalatzen.
  • Haur bakoitzak fitxa bat izango du lorpenak apuntatzen joateko, baina ez da sailkapen orokorrik egingo.
  • Helburua: eskalada ezagutzea eta praktikarekin ondo pasatzea.

6- Opariak: partaide bakoitzak kamiseta bat jasoko du.

7- Joan-etorria: Berebil partikularrak erabiltzeak, arazo desberdinak sor ditzake: segurtasunezkoa, trafikozkoa, aparkalekukoa, CO2   igorpenak, etab. Garraio kolektiboa erabili. TALDEAN GOAZ! 

8- Ezustekoak: Ezustekoren bat gertatuz gero, antolatzaileen esku egongo da zer egin erabakitzea.

9- Partaideen irudiak: Jarduera publikoa izanik, bai prentsan eta bai Federazioaren edo elkarte antolatzailearen webguneetan argitaratu ahal izango diren bideoko eta argazkiko irudiak hartuko dira. Borondatezko izen-emateak gertaera hau baita oinarrietako gainontzeko atalak ere onartzea dakar. Hala ere, umeen arduradunak argazkiak ez publikatzea eskatu dezake. Bertan edo [email protected].

10- Oharra:.Izen-emateak antolaketako baldintzak onartzea dakar berareki

Eskalada Topaketa 25
Descargar
Cartel del evento
Descargar
Fortuna Kirol Elkartea
Izen-emateak kudeatzen ditu: C.D. FORTUNA K.E. a través de RockTheSport