XII. Triku Trail

Calendar 2026(e)ko ekainaren 28(a), igandea

Ekitaldiaren Informazioa

2026(e)ko ekainaren 28(a), igandea

Ordua: 08:30

Etxarri-Aranatz, Navarra, Spain

Izena emateko datak

Hasiera data: 2026 mar. 1(a) (12:00)
Amaiera data: 2026 eka. 19(a) (12:00)

Trail

Antolatzailea

CD TRIKUTRAIL KIROL ELKARTEA (31820 Etxarri Aranatz - G71316681)

Izen-emateak itxiak

Izena ematea eta Tarifak

XII. Triku Trail

TRIKU TRAIL mendi lasterketak 2026ko Ekainaren 28an bere XII. edizioa izango du. Mendia eta mendian korrika egitea gustoko zuen lagun talde baten ilusio eta ametsak zirenak, errealitate bihurtu ziren eta gaur egun Euskal Herriko mendi lasterketen egutegian bere tokia egin du.


XX. mendean Joxe Miel Barrandiaran antropologoak, Etxarri Aranatzeko basoan 8 dolmen edo triku harri katalogatu zituen eta guztiak PR-NA 133 ibilbidean biltzen dira. Triku Trail kirol elkarteak, ibilbide hori oinarri hartuta 21kmko eta 1300 metro positibo desnibeleko ibilbidea prestatu zuen. Azken 2 edizioetan bigarren lasterketa bat antolatu dugu, 10kmko eta 560 metro positiboko desnibeleko ibilbidea. Bigarren honekin gazte eta ez hain gazte edo/eta mendi lasterketatan hasi nahi dutenei aukera polit eta eroso bat eskaini nahi diegu.


Gure ibilbidea Euskal Herriko luze zabaleko lasterketen artean bakarrenetarikoa izanen da ia osorik itzalpean dena. Hasi milurteko hariztietan eta gorantz goazela pagadi ederrean barna xenda zoragarriak zeharkatuz. Bakarra izanen da ere, gailurrik zapaltzen ez duena. Bai ala da! Ez da halako edo besteko puntarino igotzen. Horrek ez du esan nahi, aldaparik ez dituela. Etorri eta sufritu bezela, gozatuko dituzu ere!!


Gure lasterketa egun bateko ekimena baino gehiago gozamenerako asteburu bat da. Etxarriko kanpinetik irten eta bertan du helmuga, zein zerbitzu guztiak. Horrela bada, bertan ostatu hartu eta familia edo lagunekin asteburu pasa eder batetaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du Triku Trailek. Kanpineko igerilekua, Haritz zaharren ibilbidea (SL NA 137) edo inguruko herri eta basoak….. zer bisitatu badute Etxarrik eta inguruko herriek.


Aurtengo lasterketa EUSKAL HERRIKO MENDI LASTERKETEN KOPArako puntuagarria izango da. Guretzat ohore handia da, Euskal Herriko lurraldetasuna aintzat hartzen duen koparen parte izatea eta harro sentiarazten gaituen bezala, ardura osoz jardungo gara.


Ekainaren 28a egun handia izango da eta bertaratzen den oro etxera bueltan gozatua hartu eta itzultzeko gogoekin badoa, guretzat hori saririk handiena izango da. Saiatuko gara hori horrela izan dadin eta helburu hori ipar, dena emanen dugu.


Bertan elkar ikusiko dugulakoan, eman izena eta entrenatzera!! EGURRE!!

Reglamento Triku Trail 2026
Descargar
Cartel
Descargar
CD TRIKUTRAIL KIROL ELKARTEA (31820 Etxarri Aranatz - G71316681)
Izen-emateak kudeatzen ditu: Kronoak a través de RockTheSport
    XII. Triku Trail Etxarri-Aranatzn 2026(e)ko ekainaren 28(a)n - RockTheSport