Kaxtrail Mendi Lasterketa
Informations sur l'Événement
Samedi 24 octobre 2026
Heure: 08:00
Erratzu, Navarra, Spain
Dates d'inscription
Date de début: 5 mars 2026, 10:00
Date de fin: 17 oct. 2026, 00:00
Organisateur
Erratzuko herriaren auzolana
Inscription et Frais
Kaxtrail Mendi Lasterketa
KAXTRAIL: Erratzuko mendietan eginen den mendi-lasterketa, Xabier
Rekarte “Kaxtel”en omenez
Erratzu (Baztan) — 2026ko urriaren 24an, Baztango Erratzuk KAXTRAIL
izeneko 45 kilometroko mendi-lasterketa hartuko du, guztira 3.000 bat
metroko desnibela izanen duena. Edizio bakarra eta berezia izanen da,
mendia maite dutenentzat esperientzia ahaztezina eta, aldi berean, Xabier
Rekarte “Kaxtel” erratzuarraren omenezko omenaldi beroa, bere heriotzaren
10. urteurrenean.
Auzolanean sortutako egitasmoa
Lasterketa auzolanean sortu da: erratzuar talde bat ari da dena antolatzen.
Helburua argia da: Kaxtelen oroimena bizirik mantentzea eta haren balioei —
mendiarekiko pasioa, laguntasuna eta elkarlana — jarraipena ematea.
Hiru modalitate aukeran
KAXTRAILek hiru parte-hartze aukera eskainiko ditu:
• Lasterketa osoa (45 km): erronka nagusia, mendizale eta lasterkari
trebeenentzat.
• Binakako proba mistoa: ibilbidea erdibana eginen dute bi lasterkarik.
• Ibilaldi mendizalea: erritmo lasaiagoan, ibilbidearen zatirik ederrenen
bidez, naturaz eta giroaz gozatzeko aukera.
Kirola, kultura eta auzolana
KAXTRAIL ez da lasterketa hutsa izanen: lasterketaren bueltan, ekitaldi kultural,
musikal eta gastronomikoak antolatuko dira Erratzun, herria elkargune bihurtuz
bai lasterkari, bai senide eta lagunentzat.